
Garagorrienea egitasmoa urriaren amaierarako
Kultur Bazkunak datorren urriaren 31rako aurkeztu behar dio Andoaingo Udalari Garagorrienea bere egitasmo handiari dagokion plangintza estrategikoa. Izan ere, Garagorrienea egitasmoaren xedea Manuel Larramendiren irudiaren eta obraren inguruan euskalgintzaren kontzientzia suspertu eta benetako erronka diren egitasmoei aurre egiteko antolakuntza eratzea da, Euskal Herri mailako irismena eduki nahikoa lukeena. Ez da, beraz, hutsik Andoain edo Gipuzkoarako landutako egitasmoa.
Larramendi Bazkunarentzat ezinbesteko gertatzen da abiapuntuan Andoaingo Udalak berarekin bat egitea, ezen, bestela, ezinezko gertatuko baita ekimena abiaraztea. Plagintza estrategikoaren batera hurrengo bederatzi urteetarako lan-egitaraua aurkeztuko du, eta egitarau horretan aipagarrien izango diren ekintzak; bitxienetakoa Euskal Herriaren Altxorra Andoainen guztion erakusgarri eta jakingarri jartzea. Horretarako, Izturitzaga etxea edo Irigoienazpikoa izenekoa proposatuko ditu Bazkunak.
Facebooken partekatu Twitterren partekatu Pinteresten partekatu
Iruzkinik ez "Garagorrienea egitasmoa urriaren amaierarako"