Bazkidetza

Bazkide izan nahi duzu?

Larramendiren bideari jarraitzeko gonbitea egin nahi dizugu; aurrera begira egin behar dugu lana, zalantzarik ez horretaz, teknologia berrien bitartez, izarrartera begira baina oso garbi jakin behar dugu nondik gatozen eta zein den egindako bidea azken 300 urte hauetan.

Euskal Herriko edo mundu zabaleko edozein txokotakoa izanik ere, Larramendiren jarraitzaile izan zaitezke zu ere eta, beraz, gure bazkide. Dirua ez da aitzakia izango. Gurekin bat egiteko aukerak hauek dituzu:

Bazkidetza arrunta

Urte osoko 67 €-ko bazkidetza saria ordaindu, txanda batean ala bitan, eta eskubide osoko bazkide izan.

Bazkidetza familiarra

Bikote batek eusten dio bazkidetza honi (bi bazkide, beraz), familia baten izenean. Urteko ordaina 90 € da, bi txandatan kobratzen dena.

Ikasleen bazkidetza

Urte osoko 30 €-ko bazkidetza saria ordaindu, txanda bitan.

Bazkidetza merezimenduzko edo aitzindaria

70 urtetik gorako bazkidea, aukera hau hautatuz gero ez du bazkidetza-saririk ordaintzen eta bazkide da eskubide guztiekin.

Borondatezko bazkidetza

Bazkide osoa da, eskubide guztiekin, baina bere buruari bere ahalmen ekonomikoaren arabera jarritako bazkidetza-saria ordaintzen du.

Bazkidetza babeslea

Ez du bazkide gisa jarduteko eskubiderik, soilik Kultur Bazkunaren jarduna babesteko ekarpen ekonomikoa egiten du.

[contact-form-7 404 "Not Found"]

Arantzibia plaza, 4 eta 5-behea
20140 ANDOAIN
943-300-732

Arantzibia plaza, 4 eta 5-behea
20140 ANDOAIN
943-300-732