Martin Ugalderen jaiotzaren mendeurrenean, Andoaingo Udalak argitara eman du Anjel Lertxundik 1997an Martini buruz idatzitako prosa liburua, Martinek Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren Ohorezko aipamena jaso izanaren osagarri idazle zarauztarrak eskaini ziona.
Oraingoa, baina, ez da 1997ko berbera. Batetik ordukoa osatu egin du Lertxundik, Martinek 1997tik aurrera hil zeneraino bizi izan zituen gorabehera eta gertakarien gainean hausnarketa eginez, bereziki Euskaldunon Egunkariaren itxierari zegokionez bizitutakoak. Bestetik, lehenengo edizio hura gaurko idazketa arauetara egokitu eta berritu du Lertxundik.
Autoreak | Anjel Lertxundi |
---|---|
Bilduma | Andoaingo Udala |
Argitaratze urtea | 2021 |
Orrialdeak | 86 or. |
Hizkuntza | Euskara |
Formatua | 125 x 198 mm /Azal gogorra. Kartoikia |