Babesle izan nahi duzu?

Garagorrienea egitasmoa laguntzeko eta babesteko hainbat bide dago, baina horietako bi dira nagusien:

  1. Norbanako gisa laguntzea
  2. Enpresa, erakunde edo elkarte gisa laguntzea

Bietako batean klikatu eta egizu aurrera:

1. Norbanako euskaltzalea baldin bazara

Bi bide dituzu Garagorrienea babesteko:

Garagorrienearen BABESLE izan zaitezke, zure babes ekonomikoaren edo beste gisa batekoaren bitartez; alegia, diruz lagun dezakezu edo egokitzat jotzen den beste modu batean.

Babesle bihurtzen baldin bazara ekimena laguntzeko hitza ematen duzu, baina ez duzu hortik aurrerako loturarik hartzen. Alegia, zure babesa izango da ekimena kanpotik ekonomikoki edo beste modu batean laguntzea, baina zuri ez dizu beste inolako beharrik, ondoriorik, eskubiderik edo erantzukizunik ekarriko. Hortxe amaituko da zure lotura –ez dela gutxi!–.

Babesle izateak euskarari eta gure kulturari ekarriko dion onuraz gain -zure onura ere badena-, bada zuretzat beste maila bateko irabazia, onura fiskala alegia, Mezenazgoa eta Babesletza arautzen duen Legearen arabera zure ekarpen ekonomikoak aintzat hartuko baititu Herri Ogasunak urtero errentaren gaineko zergaren aitorpena egiten duzunean.

Bigarren aukera Manuel Larramendi Kultur Bazkuneko BAZKIDE izatea da. Manuel Larramendi Kultur Bazkuna da Garagorrienea ekimenaren bultzatzaile nagusienetakoa, ekimena osatzen eta bideratzen ari diren euskaltzaleak elkartzen dituena. Bazkide izateak eskubide osoa emango dizu Manuel Larramendi Kultur Bazkunaren jardunean ibiltzeko, nahi duzun neurrian eta askatasun osoz, bazkide orori dagozkion betebeharrekin. Beraz, bazkide bezala bai, betebeharrak, eskubideak eta erantzukizuna izango duzu, beste askorekin batera ekimenaren “jabe eta eragile” izango baitzara.

Jar zaitez gurekin harremanetan jarraian aurkituko duzun galdetegiaren bitartez; bertan esaiguzu, mesedez, zer den nahi duzuna: informazioa eskatu zure zalantzak argitzeko edota babesle edo bazkide, bietako bat egitea eta zein xehetasunekin.

Nahiago baduzu zuzeneko harremana egin dezakegu zurekin telefonoz hitz eginda edo aurrez aurre. Aukeran!

BETE GALDETEGIA

2. Enpresa, erakunde edo elkarte gisa lagundu nahi baldin baduzu

jakizu, hemen ere, bi aukera dauzkazula:

Enpresa, erakunde edo elkarte BABESLE izatea, eta babes ekonomikoa edo beste motaren batekoa ematea Garagorrienea ekimenari, eta horrek ez dio zure enpresa, baltzu edo erakundeari beste inolako lotura edo konpromisorik sortuko. Zure laguntzaren bidez ekimena bultzatuko duzu, baina harekin erantzukizun edo ardurarik, ez legezko ez bestelakorik, eman gabe. Guretzat, ordea, lagntza IZUGARRIA izango da.

Baina zure enpresa, erakunde edo elkartearen loturak estuagoa behar duela uste baduzu, zure atxekimendua irmoago izatea nahi baduzu, beste aukera BAZKIDE egitea da, bazkide bati dagozkion betebehar eta eskubide guztiekin, besteak beste erabakietan esku hartzeko aukerarekin.

Zure babesa edo bazkidetzak onura fiskalak ekar diezazkizuke, oso aintzat hartu beharrekoak, guztiak ere Mezenazgoa eta Babesletza arautzen duen Legearen araberakoak.
Jar zaitez gurekin harremanetan jarraian aurkituko duzun galdetegiaren bitartez; bertan esaiguzu, mesedez, zer den nahi duzuna: informazioa eskatu zure zalantzak argitzeko edota babesle edo bazkide, bietako bat egitea eta zein xehetasunekin.

Nahiago baduzu zuzeneko harremana egin dezakegu zurekin telefonoz hitz eginda edo aurrez aurre. Aukeran!

BETE GALDETEGIA