Askatasun eguzkia baino beharrago

30,00

Ez zaizu damutuko. Julene Azpeitia idazlearen bizitza eta idazle ibilbidea Gerra zibilak erdi-erditik zartatu eta banandu zuen, bere biziaro zabal baten lekukotasuna isilaraziz, gerrak harrotutako zorigaiztoaren mende utziz. Hilez gero hainbat lanek bere berri eman zigun arren, ahazturik eta ezkutuan zen bere obraren zati handia, baita bere biografiaren alderdi batzuk.

Xabier Altzibarrek buruturiko ikerlan honek Julene Azpeitiaren egiazko irudia eskainiko dizu, benetako nortasuna, bere aiurriaren kemena eta utzi zizkigun idazlanen indarra… Baita bere sinisteetan eta pentsamenduan bizi izan zituen kezkak eta kontraesanak ere…

Emakume aitzindaria ezagutuko duzu; Pizkundeko protagonista, haur eta gazteen hezibidea helburu izan zuena, Emakume Abertzaleen Batzako kidea…

Erraz irakurri eta aurrera egin ahala erakargarri eta pizgarri gertatuko zaizu guztiz, Xabier Altzibarrek maisutasunez eta ikuspegi berriak zabalduz landu baitu irakurleari gogoan zimiko egiteko asmoz

Informazio gehigarria

Autorea

Xabier Altzibar Aretxabaleta

Bilduma

MLKB. Saiakera bilduma, 11

Argitaratze urtea

2021

Orrialdeak

898 or. Gehigarri grafikoa XVI orrialdekoa

Hizkuntza

Euskara

Formatua

155 x 220 mm /Azal gogorra eta gainazala koloretan

Gustatuko zaizkizun produktuak

Xehetasunak ikusi

Gerra zibila andoandarren begietatik

15,00
Xehetasunak ikusi

Rikardo Arregi: gizona eta garaia

15,00
Xehetasunak ikusi

“Guziak dantzari”

23,00
Xehetasunak ikusi

Julian Lizardi, martiri asteasuarra

15,00