Ariane Obinetak ez du lehendakari gisa jarraituko
Bi urteko agintaldia agortu ondoren. Ariane Obineta Gorostidik datorren larunbatean, maiatzaren 29an, Manuel Larramendi Kultur Bazkuneko lehendakari izateari utziko dio. Izan ere, larunbatean, Andoaingo Urigain Kultura Etxeko gela nagusian urteko Biltzar Nagusia egingo du Larramendi Bazkunak eta lehendakari berria hautatuko dute. Ariane Obinetak gutunez jakinarazi die bazkide guztiei zein arrazoi dituen lehendakariaren eginkizunari uzteko.
2018. urteko maiatzareb 18an aukeratu zuten lehendakari Ariane Obineta eta gogoz heldu zion lanari baina izendatu eta bizpahiru hilabetera Hezkuntza Sailetik lan eskaintza jaso zuen eta Arabako Guardiara bidali zuten eskolak ematera. Horrek izugarri zaildu zion Bazkunaren egunerokotasunari jarraitu eta lanik egin ahal izatea. Hori gutxi ez eta, gainera, bertan Covid19aren izurriteak harrapatu zuen. Hala eta guztiz ere, modua egin zuen Larramendi Eguneko antolakuntzan parte hartzeko. Azken ikasturtea Irunen egin behar izan du eta hasierako zailtasunek hor jarraitu dute.
Horregatik, azkenik, nahiago izan du lehen lerrotik atera eta lehendakari kargua hutsik utzi denbora gehiago eta ahalegin handiagorik eskain diezaiokeen batek har dezan. Bazkunean lanean jarraitzeko asmoa adierazi du baina ez lehen lerroan.
Larunbatean bere ordezkoak hartuko dio lekukoa.
Facebooken partekatu Twitterren partekatu Pinteresten partekatu
Iruzkinik ez "Ariane Obinetak ez du lehendakari gisa jarraituko"