Nago Huizi izango da eragile aurrerantzean
2024-12-30
BERA ARDURATUKO DA BAZKUNAREN ANDOAINGO EKIMENETAZ ETA KUDEAKETA OROKORRAZ
Aurrerantzean, Nago Huizi Soto andoaindarra izango da Manuel Larramendi Kultur Bazkunaren jardunaren koordinazioa egingo duena eta, berariaz, Andoaingo ekimenak eragin eta kudeatuko dituena, betiere bazkideen laguntzarekin. Izan ere, zuzendaritza eta koordinazio lanak abenduaren 31ra arte Jon Unanue zuzendariaren esku izan dira baina horrek amaitu du lanaldia zuzendari gisa eta, aurrerantzean, diruzain eta 111 akademiakideburu ardurak izango ditu, zuzendaritza berritu arte behinik behin.
Nago Huizi urrian hasi zen lanean MLKBan eta bere bizkar izan du azken hilabeteetan Andoaingo euskera, bihotzetik kalera ekinaldiko hainbat lan, tonbola antolatzea, esate baterako, Ainnhoa Manterolarekin batera. Urtarriletik aurrera, bere eginkizun nagusiak MLKBaren lan eta ekimenak koordinatu eta eragitea eta, bereziki, Andoainen suspertu nahi den dinamika berriaz arduratzea.
Gogoz heldu dio bere ibilbide berriari Huizik eta dagoeneko jabetu bide da Larramendi Bazkunak dituen premia eta mugez, baita euskarak Andoainen duen behar larriez ere. Egoitza aldatu bitartean, Dr. Huiziko bulegoan jardungo du Nagok egunero, asteazkenetan izan ezik oraingoz.
Jon Unanuek azken bost urteak egn ditu zuzendari gisa, aurretik 27 urtez lehendakari izan ondoren.
Facebooken partekatu Twitterren partekatu Pinteresten partekatu
Iruzkinik ez "Nago Huizi izango da eragile aurrerantzean"