Zain dugu Agate deuna!
2024-01-17
URTEROKO OHITURARI EUTSIKO DIOGU AURTEN ERE!
Urtero bezala, Ageda deun egunaren bezperako usadioari helduko diogu eta berriro Andoaingo kale eta plazetan barrena ibiliko gara otsailaren 4an, igandearekin, arratsaldeko seietatik aurrera, Elizondo tabernaren aurrean azkeneko kantak urratuz amaitzeko.
Ahotsak prestatzeko helburuareeta kanta berriren bat ere ikasi behar baita, urtarrilaren 30ean, asteartearekin, eta urtarrilaren 31n, asteazkenarekin, entseguak egingo ditugu Anbrosia Olabide egoitzako sarrera nagusian, ohi dugun bezala, iluntzeko 20:00etan hasita.
Ateri egon edo kazkabarra egin Agate deunaren erronda kalean izango da berriro aurten, hutsik egin gabe. Errondaren ibilbidea ohikoa izango den arren, jarraian adierazten dizuegu zein izango den, gutxi-gorabehera:
- Dr. Huizi kalea, 15 (18:00)
- Ondarreta kalea (Liburutegia)
- Basteroko plazatxoa
- Kale Nagusia: Urkiola taberna
- Kale Nagusia: Li dendaren parean
- Kale Nagusia: Irunberri/Santakrutz parean
- Kale Nagusia: Amantegi/Zubiondo parean
- Zumea kalea: Gaztelutxo
- Zumea-Berria bidegurutzea (Guipuzcoano)
- Zumea kalea: Danenako plazatxoa
- Zumea kalea: Txalaka/Nerea
- Zumea: Muga inguruan
- Aingurasutegi atzealdea
- Kale berria: Kurpil atzean
- Juan Bautista Erro: Etxeberria Hiru
- Kale Nagusia: Dr. Huizi parean
- Goikoplaza: Anaiak taberna.
- Goikoplaza: Larramendi.
- Goikoplaza: Elizondo taberna (20:20).
- Ontza Elkartea (afaltzera doazenak)
Ohar garrantzitsua: afaritara joan nahi duten parte hartzaileek lehenengo entsegu egunean eman behar dute izena.
Facebooken partekatu Twitterren partekatu Pinteresten partekatu
Iruzkinik ez "Zain dugu Agate deuna!"