Erakusketa 2021

Erakusketa 2021

AHAZTUAK. EMAKUMEAK BERTAN ZIREN ETA BERTAN ARI DIRA

Andoaingo guduan 800 gizon inguru hil zen, beste asko zauritu. Andoainen liberalek 50 baserri erre eta guztiz suntsitu zituzten… Datuak gordinak dira baina datu horietan ez da ematen emakumeek jasandako sufrimenduaren berri. Beti izan da horrela eta, oraindik ere, hala izaten da. Emakumeak ahaztu egiten dira, ez baleude, ez balira bezala.

1837ko Andoaingo guduari buruzko erakusketa honek emakumeengan jarri du bere arreta eta bereziki landu du emakumeek jasandako sufrimendua eta ezina gudu hartan eta gisa bereko liskar eta gerretan, behin gerra piztuz gero emakumeak bere burua zurrunbilo izugarri batean ikusten baitzuen, nahi eta ezinezko benetako labirinto batean… Gerraren labirintoa.

Lehenengo karlistaldia jasan zuten emakumeen oroitzapena biziberritzeko asmoz eta duela hamar urte Andoaingo gudua izeneko ikuskizuna antolatzeko lanetan hasi ziren emakumeei esker onez antolatu dugu erakusketa hau. Jarraian ia eduki guztiak ikus ditzakezu.

Erakusketa: azalpen orokorra I

Erakusketa: azalpen orokorra II

Emakumea labirintoan

Basteroko erakusketaren kartela

Ikus ‘Ahaztuak. Andoaingo Gudua’ erakusketari buruzko bideoa