Ane Jalon Zatarain da Larramendi Bazkuneko lehendakaria berria
Manuel Larramendi Kultur Bazkunak urteko biltzar nagusia egin zuen maiatzaren 29an Andoainen, Urigain Kultur Etxean. 2020. urteko jardunari dagokion txostena eta dirukontuen kitatze agiria onartzearekin batera, 2101. urteko lan-egitaraua eta gastu eta dirusarreren aurrekontuak onartu zituzten. Horretaz gain, egoitza nagusia izan zuten hizpide. Zuzendaritza Batzorde berria onartu zuten ere eta, horren buru, lehendakaria. Ariane Obinetaren bi urteko agintaldiaren ondoren Ane Jalon Zatarain izango da datozen urteetan lehendakari.
Kemenez eta esker oneko azaldu zen elkarturiko bazkideen aurrean lehendakari berria, adieraziz ohorea zela berarentzat kargu horretan jarduteko konfidantza berarengan jarri izana eta eskertuz Ariane Obinetari aurreko bi urteetan egindako lana. Karguan musteko aukera ere izan zuen, ezen azterturiko azken gaia egoitza orokorraren lekualdatzea izan baitzen eta dagoeneko Ane Jalon bera kontu horrekin lanean ibilia da.
Gehiago izan ziren arren Urigain Kultur Etxera bertaratu ziren bazkideak, hainbatek etxetik parte hartu ahal izan zuen oso baldintza txukun eta egokitan, Udaleko informatika teknikariek prestaturiko tresneriari esker.
111 Akademiaren sari-bakaeta ekitaldia izango du lehendakari berriak jendaurreko lehenengo ekitaldia.
https://aiurri.eus/eskualdea/1622364509661-lehendakari-aldaketa-larramendi-bazkunean
Facebooken partekatu Twitterren partekatu Pinteresten partekatu
Iruzkinik ez "Ane Jalon Zatarain da Larramendi Bazkuneko lehendakaria berria"