Albistea

Arantza Aguado izendatu dute euskara arduradun berria

27 apirila, 2021 Iruzkin 1

Patxi Baztarrikak duela egun gutxi utzitako eginkizuna Arantza Aguadok beteko du, behin-behinean.

Ez da aurrenekoz arituko eginkizun horietan, 2012-2016 bitartean euskara arduradun gisa jardun zuen ere Patxi Baztarrikaren ordez, Baztarrika bigarrenez Eusko Jaurlaritzara joan zenean hizkuntza politikako sailburuorde gisa. Beraz, lanpostua eta eginkizunak ezagutzen ditu; gainera, Euskara Zerbitzuan hizkuntza normalizatzaile gisa jadun du Aguadok Baztarrikak erretiroa hartu duen arte. Eskarmentu hori gutxi balitz, Berdintasuna lansaileko administrari eta aurretik beste lansail batzuetakoa ere izan da eta, horrenbestez, ondo ezagutzen du Andoaingo Udala. Udaletxera iritsi aurretik euskara irakasle gisa jardun zuen urtetan Abegi euskaltegietan.

Herri mailan ere hainbat ekimenetan parte harturikoa, Manuel Larramendi Kultur Bazkuneko bazkide ere badugu, eta ez geldirik egoten den horietakoa…

Irunen jaio, Altzan hazi eta Andoainera bildua, Arantza Aguado Perugorria Geografia eta Historian lizentziatua da Zaragozako Unibertsitatean eta Gizarte eta Kultura Antropologiako gradua du Euskal Herriko Unibertsitatean. Manuel Larramendi Kultur Bazkuneko bazkide ere bada.

 

 

 



Iruzkin 1 "Arantza Aguado izendatu dute euskara arduradun berria"

  1. Jon Unanue
    12 maiatza, 2021 Erantzun

    Lehen oso ongi egin zuen bere lana euskara teknikari gisa eta orain ere oso ongi egingo du, ziur! Zorionak Arantxa!


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna Jon Unanue(r)i Utzi