Egoitza salgai jarri du Bazkunak

20 azaroa, 2023 Iruzkinik ez

Dr. Huizi, 15-1 ezkerra, 65 bat metro

Dr. Huizi, 15-1 eskuina, beste horrenbeste metro

Bi etxebizitzak bat egiteko aukera = 120 metro

 

 

 

 

 

 

2023-11-20

DR. HUIZIKO BI ETXEBIZITZAK ETA ETXABEA SALGAI DIRA

Hogeita hamar urtez, Andoainen Manuel Larramendi Kultur Bazkunaren egoitza Dr. Huizi kaleko 15. zenbakiko lehenengo oinean izan da, ezker-eskuin bi etxebizitzetan. Baita, geroxeago, 1998an, azpiko etxabe osoan, orain 50 urte Ikastolaren gela izandakoan. Denetara, 220 metro koadro inguru. Urte horietan guztietan, egoitza orokorra egoteaz gain, Aiurri argitalpenek ere bertan eduki zuten egoitza, 2011. urtera arte.

Hamaika jarduera eta ekintza burutu eta antolatu da bertatik. Azken urteetan, esate baterako, Andoaingo guduko jostunek ordu pila egin dute bertan lanean eta haien emaitzak gela oso bat eta gehiago hartzen du.

Aspaldiko eskakizuna zen, ordea, bazkideena, egoitza herriguneko leku agerikoago batera eramateko eta egoitza ikusgarriago bihurtu eta, baita ere, bazkideen aldetik erabilgarriago egiteko. Bide horretan orain pare bat urte hasi zen Bazkuna eta bospasei lokal jadanik ikusi ditu Zuzendaritzak egoitza berria kokatzeko. Behin betiko kokapena zein izango den oraindik erabaki ez den arren, dagoeneko erabaki du egungo egoitza salgai jartzea. Hala erabaki zuen Zuzendaritza Batzordeak 2023-06-19an egindako bileran.

Bazkideen artean edo aldirietan baten batek erosteko asmorik izanez gero, hauexek salneurriak eta erosketa aukerak:

  1. Etxebizitza bakar bat (65 m2) = 110.000,00 €
  2. Bi etxebizitzak (130 m2 inguru) = 220.000,00 €
  3. Bi etxebizitzak + etxabea (230 m2 inguru) = 340.000,00 €
  4. Etxebizitza bakarra + etxabe erdia (110 m2 inguru) =175.000,00 €

Bai etxebizitzek bai etxabeak zaharberritzeko lanak behar dituzte.

Inork gaiari buruz hitz egin nahi izanez gero, galde dezala 656-782-521 zenbakian.