Garagorriko elastikoa prest!

27 azaroa, 2023 Iruzkinik ez

Gure bazkide gazte hau oraindik ez da igo baina eskuratu du elastikoa

2023-11-27

GARAGORRIRA IGOTAKOEN ELASTIKOA ESKURAGARRI!

Manuel Larramendi Kultur Bazkunak 30. urteurrena bete zuen 2022an eta, orduantxe, Larramendiren jaiotetxerainoko lehen igoera egin genuen, garagorritarren sortetxean bertako semeari buruzko zertzeladak entzun eta, jarrain, aldapan gora jarraitzeko Mizpiradi sagardotegiraino. Gutxi izan ziren lehen aldi hartan ibilbidea egitera ausartu zirenak eta gutxi, baita ere, bigarren urtean, aurtengo azaroaren 5ean, bigarren igoaldian parte hartu zutenak.

Bazkide horiek ongi merezita dute igoera horien oroigarria eta, horrexegatik, elastikoa (edo kamixeta, nahiago baduzue) ekoitzi dugu, kotoi organikoz, honezkero igo direnek eros desaten, nahi izanez gero. Pentsatzekoa denez, aurrerantzean bazkide gehiagok igotzeko asmoari helduko diotela, ORAINDIK IGO EZ DIRENEK ere erosteko aukera badute, etxean edukitzearen jakite hutsak adorea emango dielakoan hurrengo urtean igo eta, ondoren, bazkaltzeko.

Horregatik, 2022tik 2025era igotzen diren guztiak sail berean sartu ditugu (Ikus elastikoa)

%100 kotoi organikoa, diseinu landua eta zaindua, ez harritu hondartzan edo bidaiaren batean eskuluzeren batek atxikitzea…

Oraingoz dendan jartzerik ez dugunez, eskatu 656-782-521 zenbakira deituta edo harrera@larramendibazkuna.eus helbidera idatzita. Neurriak: S, M, L, XL, berdin emakume zein gizaseme. Ez zaizu damutuko!!