Hausnarketa saioak jarriko ditu martxan Bazkunak
Azarotik aurrera Larramendi Bazkunak bere hausnarketa saioak martxan jarriko ditu, lehenik Andoainen eta, aurrerago, Amasa-Villabonan eta Urnietan. Ariane Obineta lehendakariak aditzera eman duenez, hausnarketa saio horiek telematikoki antolatuko dira, baita bertaratuz ere 10 laguneko kopurua bete arte. Hasierakoak, esan bezala, Andoaingo egoitzan egingo dira eta helburu garbia dute: kultur bazkunaren orainaz eta geroaz eztabaidatzea eta finkatzea zein bide hartu behar duen etorkizun hurbilean, eta zein paper jokatuko duten horretan belaunaldirik gazteenek.
COVID19aren krisiak gauzak erraztu ez dituen arren, gehiago itxaron gabe heldu nahi zaio hausnarketa horri. Horretarako, Obinetak hamar galderaz osaturiko agiria bidaliko die bazkide guztiei.
Facebooken partekatu Twitterren partekatu Pinteresten partekatu
Iruzkinik ez "Hausnarketa saioak jarriko ditu martxan Bazkunak"