Lekukotzak 11 zenbakia kalean da.

29 urria, 2020 Iruzkinik ez

Azkenik ikusi du argia Lekukotzak bildumako 11. zenbakiak, zeinak Andoaingo guduaren berri zehatza ematen duen. Bilduma bereko 9 eta 10. zenbakiak lehenengo karlistaldia aztertu eta ezagutzera emateko argitaratu ziren bezalaxe, 11.ak, trilogia osatzen duenak, gerra hartan izandako borrokarik odoltsuenetakoren baten berri ematen du, Andoaingo kaleetan gertaturikoa, hain zuzen ere, 1837ko irailaren 14an, zeinari buruz informazio ugari aurkituko duzun webgune honetan bertan. 1837ko guduaren berri ematearekin batera, borroka haiei buruz garaian eman ziren lekukotasunak ekarri ditu argitalpenak. Lau zehazki: Herriak sorturiko bertsoak (A. Zavalak bildurikoak), Uranga jeneralaren egunerokoa, Antonio Pirala historialariaren kontakizuna eta Henry Wilkinson mediku ingelesaren lekukotasun suharra, zein baino zein interesgarriagoa.

Lekukotzak bildumako zenbaki guztiak gure on-line dendan eros litezke 4 €-ren truke.