Hirugarren hausnarketa saioa gaur, telematikoa
Bere etorkizunaz hausnar egiteko Manuel Larramendi Kultur Bazkunak Andoaingo bazkideekin hasitako saioek aurrera darraite eta gaur, martxoaren 29an, hirugarrena egingo dute, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera, telematikoki.
Bi kezka dira nagusi saio horietan: batetik, nola erakarri Andoaingo gazte euskaltzaleak Larramendi Bazkunaren ekintzara eta, bestetik, nola errotu bere ekintzen bidez Larramendi Bazkuna herrian bertan.
Hausnarketa saio horietan dagoeneko hainbat proposamen aurkeztu da eta gaur horiek baloratzen hasiko dira, gauza litezkeenak lehenesten, egutegia eguneratzen. Bizi dugun pandemia egoera larria aintzekotzat hartu beharreko baldintza da lan-egitaraua finkatzeko garaian.
Bestetik, ikusgarritasuna irabazte aldera, Dr. Huizi kaleko egoitza lekuz aldatzeko proposamenik ere bada, erdi alderago eramanez.
Hausnarketa saioen lehenengo txanda hau maiatzerako amaitu beharra du Larramendi Bazkunak, urteko biltzar nagusia egin aurretik. Ondoren, dinamika hau beste herrietara zabalduko da eta tamaina handi samarreko beste proposamena bat, Garagorrienea egitasmoa, eztabaidatu beharra izango dute ere guztien artean.
Beraz, adi!
Facebooken partekatu Twitterren partekatu Pinteresten partekatu
Iruzkinik ez "Hirugarren hausnarketa saioa gaur, telematikoa"