“Mujeres de barro, infancias de cristal” liburua aurkeztu zen Tabakaleran
Martxoaren 12an, ia 100 lagunek jarraitu zuten
“MUJERES DE BARRO, INFANCIAS DE CRISTAL” LIBURUAREN AURKEZPENA
Martxoaren 12an, ostiralarekin, Donostiako TABAKALERAko Kutxa Kultur Plazan Eva García Magriñá ikerlariaren, “Mujeres de barro, infancias de cristal” izenburuko liburua aurkeztu zen, iragarri bezala. 55 lagunek jarraitu ahal izan zuten aurkezpena Kutxaren Kultur Plazan bertan eta 40tik gora lagunek streaming bidez.
Jon Unanue, Larramendi Bazkuneko zuzendariak egin zuen ekitaldiaren aurkezpena, azalduz zeintzuk izan diren arrazoiak liburua lehenengoz euskaraz argitaratu zenetik hamar urtera gazteleraz argitaratzeko eta, azpimarratzeko, Eva Garcíak egindako ikerlanaren bikaintasuna.
Unanueren aurkezpenaren ondoren, eta Fraisoroko sehaska etxearen argazki zaharrak erakusten zituen bideo ederra ikusi ondoren, luze eta naharo azaldu zuen Eva Garciak liburuaren edukia, atal bakoitzeko xehetasunak eskainiz eta adieraziz 2011n argitaraturiko euskarazkoa baino osatuxeago datorrela hau, batetik, haurrek jatorri familiar eta biologikoa ezagutzeko 2005. urteaz gero duten eskubideari buruzko atala jaso delako eta, bestetik, bertan jaiotako haurren eta egondako amen lekukotasun berriez aberastu delako.
https://cloud.tokimedia.eus/public/bideo/48540/embed
Facebooken partekatu Twitterren partekatu Pinteresten partekatu
Iruzkin 1 "“Mujeres de barro, infancias de cristal” liburua aurkeztu zen Tabakaleran"