Maiatzaren 29an Biltzar Nagusia, Andoainen

18 maiatza, 2021 Iruzkinik ez

Manuel Larramendi Kultur Bazkunak 2021. urteko Biltzar Nagusia Andoainen egingo du aurten, maiatzaren 29an, Urigain Kultur Etxeko gela nagusian. Bazkideak Urigaingo areto nagusira bertaratu ahal izango dira eta bertan segurtasun neurri guztiak betez jarraitu biltzarra. Bertaratu nahi ez duten bazkideek telematikoki parte hartu ahal izango dute, bidaliko zaien lotura erabiliz.

XXXIII. Biltzar Nagusia egingo du aurten Manuel Larramendi Kultur Bazkunak, hogeita hamahiru bere ia 29 urteetan. Zer eztabaidatu eta erabakia izango dute, ezen Covid19ak jo gaituen azken bi urteetan gauzak apur bat aldatzen ahalegindu baita Kutur Bazkuna. Andoainen, esate baterako, hausnarketa saioak antolatu ditu bere etorkizuna eztabaidatzeko eta dagoeneko ondorioren bat edo beste utzi dute hausnarketa horiek. Andoainen hasita eskualdeko herrietan bere egitasmoa sakonago txertatu nahi du Larramendi Bazkunak. Ekimen berriak proposatuko dituzte 2021ean burutzeko Andoainen.

Gainera, Biltzar Nagusian egoitza nagusia tokiz aldatzea eztabaidatuko dute, orain Dr. Huizi kalean dagoena saldu eta berria erosiz, herritarrentzat ikusgarriago gertatzen den kokapenen batean. Bazkide berriak inguratzea eta belaunaldi berriak erakartzea eztabaidagai izango dute ere biltzarrean.

Maiatzaren 29ko Biltzar Nagusian eztabaidatuko ez den arren, Garagorrienea egitasmoa ere hor da, eta aurten bazkideen artean eztabaidatuko dute Biltzar Nagusiko gaiak ebatzi ondoren, Andoaingo Udalarekin harremanetan jartze aldera.

Zuzendaritza ere neurri batean berrituko da eta lehendakari berria hautatu beharko dute bazkideek maiatzaren 29an, Ariane Obinetak, lehendakari gisa bi urtekoa agortu ondoren, utzi egingo baitio karguari.

Goizeko hamar eta erdietan emango zaio hasiera Biltzarrari bigarren deialdian, eta bertaratu nahi duten bazkideek adierazi egin beharko dute, baita telematikoki parte hartu nahi dutenek ere.