Pello Lizarralde eta Joxean Agirre, 2020ko 111 Akademiaren Sariko finalistak
AKADEMIAKIDEEK ‘ARGIANTZA’ ETA ‘NOBELA ERREALISTA BAT’ LANEN ARTEAN HAUTATU BEHAR DUTE SARIDUNA
2020. urteko 111 Akademiaren Saria nori eman erabakitzeko 111 Akademiak hirugarren eta azken bozketa txanda martxan jarri berri du. Luis Garderen Aireportuko musika, Pello Lizarralderen Argiantza, Uxue Alberdiren Dendaostekoak, Idoia Garzesen Mendiko gaitza eta Joxean Agirreren Nobela errealista bat izan dira lehian bigarren txandan, lehenengo bueltan boto gehien jaso zuten bost obrak, alegia. Bigarren bueltan saridun izendatzeko beharrezkoa den botoen %40a lortu duen lanik ez da izan eta, beraz, boto gehien jaso duten bi obrak aurtengo finalera pasatu dira: Pello Lizarralderen Argiantza eta Joxean Agirreren Nobela errealista bat. Bi horien artean hautatu beharko dute sariduna akademiakideek apirilaren 22ra bitartean.
Gauzak ondo bidean, Akademiak apirilaren amaieran emango du ezagutzera 2020ko 111 Akademiaren Saria.
Facebooken partekatu Twitterren partekatu Pinteresten partekatu
Iruzkinik ez "Pello Lizarralde eta Joxean Agirre, 2020ko 111 Akademiaren Sariko finalistak"