Andoaingo guduari buruzko erakusketa Basteron

29 abuztua, 2021 Iruzkinik ez

Ahaztuak. Emakumeak bertan ziren eta bertan ari dira

Europako Ondarearen Jardunaldien harira, Andoaingo Bastero Kulturguneko Erakusketa Gelan, irailaren 10etik 25era eta Manuel Larramendi Kultur Bazkunak antolatuta, Ahaztuak. Emakumeak bertan ziren eta bertan ari dira izenburua duen erakusketa ikusteko aukera izango da, baita bisita gidatuetan parte hartzekoa ere.

Andoainen, 1837ko irailaren 14an, Lehen Gerra Karlistaren garaian, izugarrizko borroka gertatu zen liberal eta karlisten artean. Baserriak eta soroak erreta, bertako hainbat familiak bertatik ihes egin beharra izan zuen. Iheslari horietako asko eta asko emakumeak eta bere ardurapean zeuden senideak.  Ez zen txantxetako trantzea izan. Egun horretan karlistek gure herrian garaipena lortzeak, Andoainen karlisten aldetik gerra-frontea bertan finkatzea ekarri zuen, horren ondorio guztiekin.

Erakusketa honek badu balio erantsia.  Izenburuak berak dioen bezala, gatazkek gizarte osoan eragiten duten arren, gizarte horren erdia, emakumeak alegia, ahaztuak izaten dira maíz.

Erakusketa honetan badira emakumeak, orduan izan ziren eta egun ere bertan ari dira lanean.

Horregatik, gaiak merezi duelakoan gaudelako, erakusketa ikustera gonbidatu nahi dugu oro har jendea, baita bisita gidatuetan parte hartzera ere.

Erakusketaren ordutegia honako hau izango da:

  • Astelehenetik ostiralera: 18:30 – 20:00
  • Larunbatetan: 10:30 – 13:30 / 18:30 – 20:30

Sarrera doan da. Bisita gidatuetan parte hartu nahi dutenek Basteroko telefono honetan eman beharko dute izena. Taldeak, jakina, mugatuak dira. Oraingoz, hiru egunetan egitea aurreikusi da:

  • Irailak 10, ostiralarekin: arratsaldeko 18:30an (euskaraz)
  • Irailak 18, larunbatarekin: 10:30an (gazteleraz) / 12:00etan (euskaraz)
  • Irailak 25, larunbatarekin, 12etan (euskaraz)

Sarrera doan da. Bisita gidatuetan parte hartu nahi dutenek Basteroko 943-303540 zenbakira dei dezakete edota basteroataria@andoain.eus helbidera idatzi. Bisita gidatuetan ezusteko polita izango dute bisitariek.