Bertan behera utzi dute azaroaren 6ko aurkezpena

29 urria, 2021 Iruzkinik ez

GARAGORRIENEA EGITASMOA

Joan den irailean egindako deialdiaren bitartez, azaroaren 6an ipini zien hitzordua bere bazkideei Larramendi Bazkunak Bastero Kulturgunera bertaratu eta ezagut zezaten azken bi urteetan landutako Garagorrienea egitasmoa.

Orain, ohar labur honen bidez MLKBak aditzera eman nahi du BERTAN BEHERA utzi duela aurkezpen hori eta, horrenbestez, bazkideek ez dutela azaldu beharrik Basterora azaroaren 6an.

Izan ere, Garagorrieneari buruz aurten egin behar ziren lanak oso atzeratuta daude eta ez dago oraingoz jakiterik behar besteko laguntzarik izango ote duen Bazkunak ekimenarekin aurrera egiteko.

Gauzak horrela, egoera apur bat argitu bitartean, lehenik bazkideei eta, ondoren udalkide eta herritarrei egin beharreko aurkezpenak sine die atzeratu dituzte.