2024ko Biltzar Nagusia apirilaren 27an

12 otsaila, 2024 Iruzkinik ez

 

2024-03-26

EGOITZA BERRIA GAI NAGUSIETAKOA IZANGO DUGU

Aurtengo Biltzar Nagusia apirilaren 27rako deituko du Zuzendaritza Batzordeak, larunbatarekin, azken urteetan bezala Andoaingo Urigain Kultur Etxeko areto nagusian.

Deialdia bazkideek garaiz jasoko duten arren, bi gai nagusi izango dira, ziurrenik, aurtengo Biltzar Nagusian, eta biak garrantzi handikoak:

  • Estrategia berria Andoainen, Garagorrienea alde batera gelditu denez.
  • Egoitza berria Andoainen.

Bi gai horietaz gain, 2023. urteko dirukontuak eta oroitidazkia, 2024. urterako egitaraua eta Aiurri hedabidearen egoera aztertuko dira, baina goikoak izango dira, ziurrenik, aurten hartu beharreko erabaki “potoloak”.

Axular handiak ondo erakutsi zigunez “gero dioenak bego dio”. Ezin denbora luzeagoz besteen zain egon eta dagoenarekin aurrera egin beharko dugu.