“Hiltzaileak” Martin Ugalderen liburuaren podcasta

11 azaroa, 2021 Iruzkinik ez

Sarrera

Martin Ugaldek 1961. urtean Venezuelan idatzitako “Hiltzaileak” ipuin bilduma CD-audio modura aurkeztu zuten Koldo Mitxelenan eta Bastero Kulturgunean, 2003ko azaroaren 13an. Manuel Larramendi Kultur Bazkunak argitara eman zuen lan hura, Andoaingo Udalaren laguntzarekin. Idazle andoaindarraren lehen euskal liburua izan zen, ordura artean gaztelaniaz idatzi izan baitzuen. Erresistentzia garaiko bost narrazio laburrek osatzen dute liburua, euskal ipuingintza modernoaren aitzindari izan zelarik. Horixe nabarmendu zuen Larramendi Bazkuneko lehendakari Jon Unanuek CDaren aurkezpenean, “euskal ipuingintzaren historian zutoin berritzailea” izan zela adieraziz. Bost ipuin horiek entzun egin ahal izango dira webgunean. Joxe Manuel Goikoetxea izan zen ipuinen narratzailea, hainbat bikoizleren ahotsekin tartekatuta. Donostiako Irusoin etxean grabatutako lana izan zen hura.

Gizaerailtza

Alperra

Arrak eta emeak

Xabaleren hazia

Zeletaka

Garbiñe Ubedaren ilustrazio-sorta

Martin Ugalderen jaiotzaren mendeurrenerako, ipuin-bildumaren audioak ilustratzeko enkargua egin zion Aiurrik Garbiñe Ubeda ilustratzaileari. Andoaingo Gudurako egin zuen lanaren ildotik, kontakizuna irudi bilakatu du. Hortxe irudi-sorta: