Julene Azpeitiari buruzko liburua laister kalean
Julene Azpeitia idazle zumaiarrari buruz inoiz eskaini den ikuspegirik zabalena emango du Xabier Altzibar irakasleak osatutako ikerlanak. 2018an hasi zuen lana Xabier Altzibarrek Pizkunde garaiko 16 idazle gipuzkoar zigorturiko eta ahaztuen ikerketaren baitan eta 900 orrialde inguruko lana amaitu berri du, non idazle zumaiarrari buruzko ikuspegi zabala eta neurri batean ezezaguna eskaintzeaz gain bere obra osoaz gozatzeko aukera eskainiko digun.
Euskal kulturgintzaren barruan Pizkunde izeneko mugimendua sortu eta bultzatu zen XX. mendearen lehen herenean, bereziki EAJren bultzada jaso zuen, eta asko izan ziren mugimendu horren baitan jardun zuten berriemaile eta idazleak Euskal Herrian barrena. Mugimendu horren baitan sartu zen Julene Azpeitia irakasle eta idazle zumaiarra eta gerra garaiko etena etorri zen arte lan oparoa egin zuen, neurri handi batean 1936ko gerrak eta gerraosteak zokoratu eta ahanzturara kondenatu zutena. Gerraostearen gogorrena igaro ondoren, bere bizitzaren azkenengo urteak bitarte berriro ere idatzi eta argitaratzeari ekin zion arren, bere obraren zati handia ez da behar bezala ezagutzen, bereziki gerra aurrekoa, eta Julene Azpeitia ezaguna dugu gehienbat bere ipuin liburuengatik.
Xabier Altzibar irakasleak Julene Azpeitiaren bizitza osoko lanaldiaren ikuspegia eskainiko digu eta aukera emango zuzenean aurreneko artikulu eta idazlan guztiak elkar bat eginda ezagutzeko. Liburua hurrengo asteetan aurkeztekotan da MLKB-a, eta helburu nagusia Julene Azpeitiaren benetako irismenaren berri ematea da, uste baino eragin handiagoa izan zuelakoan bai literaturan bai XX. mendearen lehen erdiko egintza pedagogikoetan.
Liburua, Larramendi Bazkunaren on-line denda erosi ahal izango da.
Facebooken partekatu Twitterren partekatu Pinteresten partekatu
Iruzkinik ez "Julene Azpeitiari buruzko liburua laister kalean"