Santa Ageda Aiurriren alde!

12 otsaila, 2024 Iruzkinik ez

2024-01-17

KOPLA POLITA ESKAINI ZIOTEN URNIETAN AIURRIRI BERTAKO KOPLARIEK

Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, eguerdian ibili ziren Urnietako kaleetan barrena bertako koplariak, Agate deunari gorazarre egiten. Santari bere kopla eskaintza egiteaz gain, tartea izan zuten Aiurriren alde ere Santari eskatu eta gogoeta egiteko. Izan ere, Unai Gaztelumendi bertsolariak idatzitako kopla ederra kantatu zuten Urnietako plazan.

Idiazabal kalera jaitsita bere azkeneko saioa Zaldundegi etxekoei eskaini zieten, baita agur eta ohore egin ere, iragarri baitute aurtengo abuztuan itxiko dutela mendez mende zabalik egon den ostatu eta benta, Beterriko garrantzitsuenetakoa.

Halaxe dio koplak

Joan den urtearen amaieran Urnietako Udaleko gobernu taldearen partetik astekariak jasotako murrizketa hizpide izan zuten igande goizeko kalejiran. Hala, “Hain urri” abestiarekin elkartasuna erakutsi zioten tokiko komunikabideari, egoera gaitzestearekin batera:
Adarran bera tantaka zatozberri freskoen iturriherria zure egarri bainautzi zaituzte hain urri.Eskera gatoz taldeanurritz makilak aldeangure burua ikusi asmoz.berriz zure azalean.Neguko egun motzetanotsaileko izotzetanzure eskela jarri nahi duteegunkari arrotzetan.Adarran bera tantaka zatozberri freskoen iturriherria zure egarri bainautzi zaituzte hain urri.Onddon emana bi pausu.Onddin ikusi al nauzu?Gero kalean zer gertatzen denzuk kontatuko didazu.Aballarri ta AdarraPardakin ilunabarrapostaria noiz etorriko denzain dago baserritarra.Adarran bera tantaka zatozberri freskoen iturriherria zure egarri bainautzi zaituzte hain urri.Pago azpian pakea,kalean borondatea,baina zergatik dago itxitaudaletxeko atea?Urtuko da mendi gainaudaberriko usainakukua berriz etorriko daxoxik ez daukagu baina.Adarran bera tantaka doanberri freskoen iturrigure atea zuretzat betizabalik dago Aiurri!

 

Orain gutxi aurreratu genuen bezala. Urnietan bildutako dirua Aiurri hedabideari eman zioten Mantale Elkarteko kideek, 345,00 €. Mila esker laguntza eskaintzen ari zaigun urnietar orori!! Bereziki herriko gainerako elkarteei!!

Xoxak biltzeko maindirea Aiurriren irudi eta guzti!